XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zarrabeitiarentzat etapa eta lidergoa Aragoiko Itzulian

Erredakzioa/Donostia

EUSKAL txirrindulariak izan ziren protagonista atzo Binefar eta Cerler artean jokatutako Aragoiko itzulik hirugarren etapan.

Alvaro Galdeano (Euskadi) izan zen lehen protagonista, ihesaldi luzea egin baitzuen.

Bere abentura Cerler mendateko lehen maldetan amaitu zen.

Orduan, Aitor Garmendia eta Mikel Zarrabeitiak hartu zuten erreleboa.

Garmendiak Donati (Saeco) eta Escartinekin (Kelme) batera salto egin zuen faboritoen multzotik.

Geroago, Zarrabeitiak egin zuen bat beraiekin.

Eta azken kilometroan, gogor erasotu eta bakar-bakarrean joan zen helmugara Zarrabeitia.

Etapa eta lidergoa eskuratu zituen.

Garmendia izan zen bigarrena helmugan, 3 segundura, eta atzerago Donati eta Escartin (10 segundura), Beltran eta Olano (30era).

Gaur 26 kilometroko erlojupekoa jokatuko da, eta Garmendia faborito da lider jartzeko.

Ezusterik ezean, ONCEkoen artean egongo da Aragoiko Itzuliko garaipena.